Teknologia-zentroek 914 milioiko ekarpena egin diote Euskadiko BPGri, azken hamar urteetan
Euskadiko teknologia-zentroek 914 milioiko ekarpena egin diote Euskadiko BPGri, azken hamar urteetan. Hain zuzen, azpiegitura teknologikoen sorreraren 25. urteurrena zela-eta, IK4 eta Tecnalia enpresek horri buruzko txosten bat egiteko eskatu zuten, eta, txosten horren arabera, 230 milioi euro baino gehiago inbertitu ziren aldi horretan.
Euskadiko teknologia-zentroen ekarpena handituz joan da urtetik urtera; zehazki, 2006. urtean %45eko igoera izan zen 1997ko ekarpenarekin alderatuz. Gainera, emandako kopuruen arabera, euskal erakundeek era horretako zentroetan inbertitu duten euro bakoitzeko, zentro horiek 2,39 euroko ekarpena egin diote, gutxi gorabehera, Euskadiko BPGri.
Egun, 2.500 pertsona baino gehiagok egiten du lan hainbat teknologia-zentrotan, eta langile horien %10 baino gehiago doktore dira.