Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Berrikuntzaren erreferentea
 
texto alternativo para la foto

 

 

 

 

Euskadik berrikuntzan oinarritutako garapen eredu berri baten oinarriak ezarri ditu, eta Europan "berrikuntzaren erreferentea" izateko helburua jarri du.
XXI. mendeko industria-iraultza honen oinarriak Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako 2006-2010 Plana onartzean hasi ginen ezartzen, izan ere, horren bidez, euskal ekonomiaren lehiakortasun orokorra hobetzeko jarraitu beharreko estrategia definitu zen. Lehiakortasunaren Euskal Institutua ere martxan jarri zen, Michael Porter buru duela, lehiakortasun-arloan aditu nagusienetakoa bera.
Era berean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Plana onartu zen, 6.700 eurorekin, eta "berrikuntzaren euskal hiruhortzekoa" deitu izan duguna, hau da, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Kontseilua, Berrikuntzarako Euskal Agentzia (Innobasque) eta Ikerbasque Fundazioa, martxan jartzen jarraitu izan dugu, nazioartean punta-puntakoak diren ikertzaileak gureganatzeko asmoz.
Oinarri horiek izanda, ikerketa kooperatiboko zentro berriak sustatu ditugu, hala nola CIC Biogune eta Biomagune deiturikoak, hain zuzen ere, biozientziaren eta biomaterialen arloan jarduteko. Horrekin batera, Nanogune ikerketa-zentro berria dugu, nanoteknologien arloan jarduteko; Mikrogune, mikroteknologien eremuan aritzeko; Margune, fabrikazioko prozesuen arloetarako; eta Energigune, ordezko energien arloa ikertzen arituko dena.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua 2007ko uztailean sortu zen honako helburu honekin: Euskadiko zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzaren inguruko politiken partaidetza, aholkularitza eta lidergo organo gorena bilakatzea.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiak dira Kontseiluko kide, baita, Osasun, Industria, Ogasun eta Hezkuntzako sailburuak ere. Gainera, euskal unibertsitateetako errektoreek eta Ikerbasque-ko eta Berrikuntzaren Euskal Agentziako arduradunek ere parte hartzen dute.

 

Innobasque

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da. Elkarte honen xedea da Euskadiko berrikuntza koordinatzea eta bultzatzea alor guztietan, izaera ekintzailea eta sormena sustatzeko.
Innobasque ondorengoek osatzen dute: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek, enpresa pribatuek, euskal erakunde publikoek, enpresen eta langileen erakundeetako ordezkariek eta berrikuntzarekin zerikusia duten bestelako antolakundeek.
Eredu operatiboa berrikuntzarekin lotuta dauden balioak eta jarrerak sustatzen dituzten jardueretan oinarritzen da, baita Euskadi berritzailearen irudia (I+B+Gan polo aurreratu bezala) atzerrian zabaltzeko egiten diren jardueretan eta euskal enpresa eta antolakundeetan berrikuntza dinamikak sortzen dituztenetan ere.

Erlazionatutako esteka:

Innobasque.

Ikerbasque

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ikerketa Zientifikorako Fundazioa sortu zuen, 2007ko ekainean, Euskadiko ikerketa zientifikoa garatzen laguntzeko. Fundazioaren aurrekontua, 2009ra artekoa, sei milioi eurokoa da. Diru horrekin nazioarteko adituak erakartzen saiatuko da beren ikerketa lanak EAEko zentroetan egin ditzaten, eta laguntza eskainiko die hemen ezartzeko. 
Fundazioaren bitartez beste bi ikerketa zentro sortuko dira, aldaketa klimatikoa eta neutroiak aztertuko dituztenak, hurrenez hurren. Momentuz, proiektuak berrogeita hamar zientzialari kontratatu ditu dagoeneko.

Erlazionatutako esteka:

Ikerbasque

 


Azken eguneratzea: 2008/11/04