Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Kultura eta Hoiturak


Tradiziozko baloreei uztartuta, euskaldunak lotura sendoa du bere ingurune naturalekin: lehorrarekin eta itsasoarekin, hain zuzen ere. Itsasoak eta lehorrak nortasun berezia eman diote gure herriari, eta, ondorioz, ohituretan, kulturan eta herri-kiroletan ageri den izaera ezarri diote.

Herri-kiroletako batzuk, Euskadiz eta Europaz gaindi hedatu direlarik, mundura zabaldu dira; adibidez, euskal pilota, jokamolde guztietan.

deporte rural vasco Pilotaz gain, ia Euskadira mugatuta dauden bestelako kirol-agerpenak ere badaude, hala nola probak (idi-probak, gizon-probak...), harri-jasotzea, aizkolaritza eta estropadak.

danza tipica vasca Era berean, badira beste kultura-agerpen asko garrantzi handia dutenak. Adibidez, musika , abesbatzetan parte hartzea edota kantaldiak entzutea antzinatik biziki errotutako joera da, euskaldunen nortasunari datxekiona.

Dantzak ere bizirik dirau euskal gizartearen nortasunaren arlo baten adierazle gisa; dantzen folklore-agerraldiak sakontasun handikoak dira, izan ere, eguneroko lanaren, erlijioaren, gizabidearen edota amodioaren errito-oroigarriak baitira. Ezaugarri horiek guztiek laguntzen dute herri hau zedarritzen, hain zuzen ere, kultura eta folklorea arretaz eta arduraz zaintzen duen herri hau.

Bestalde, hainbat erakargarri historiko ere badaude, besteak beste trikuharriak, labarretako margoak, harrespilak eta eliza gotiko, erromaniko eta errenazentistak.

Kultur azpiegiturak ere etengabe berritzen dira: Guggenheim Bilbao Museo ezagun eta ospetsua, Frank Gerhyren diseinu abangoardistaren erakusgarri, Kursaal eraikuntza, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren egoitza, eta Gasteizko Artium museoa. Herriaren sormen-mailaren erakusgarri ditugu Pio Baroja, Miguel Unamuno, Ignacio Aldekoa, eta duela gutxiago, Bernardo Atxaga eta Unai Elorriaga idazleak; Zuloaga, Zubiaurre anaiak edo José Mª Urcelay margolariak; Maurice Ravel, Usandizaga, Arriaga edo Guridi musikariak; eta Chillida, Oteiza eta Basterretxea artista garaikideak.

 

Azken eguneratzea: 2007/06/20