|
E uskal autonomi Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetatik, Araba da populaziorik urriena duena eta paisaiarik anitzena eskaintzen duena. Hiru mendikatea ditugu Araba Ekialdetik Mendebaldera zeharkatzen. Iparraldekoenak ezartzen ditu lurralde honik Gipuzkoako eta Bizkaiko haran atlantikoekin dituen mugak.
I parreko mendizerratik, lurraldearen erdigunea zeharkatzen duen bigarren lerrora bitartean, haran zabal-zabala hedatzen da, Arabako Lautada, alegia, hegoalderantz aurkituko ditugun ordeketan ikusiko diren tonu okreak iragartzen dituena. Hegoaldean, Kantauriko mendizerra dugu azken oztopo naturala Errioxa Arabarreko eremu lauetan sartu aurretik; mahasti-lur hauek Ebroko haraneraino luzatzen dira eta puntu horretan Gaztelako mesetarekin nahasten dira. Orografia berezi honen ondorioz, lurraldean klima-aukera anitzak ditugu, mendialdeetako klima heze eta freskotik hasi eta hegoaldeko klima mediterraniar lehorreraino.
A rabak garrantzizko industriguneak ditu, biztanleriaren gehiengoa biltzen duen Gasteiz hiriburuan bertan, eta Laudio, Amurrio edo Agurain besalako zenbait herritan, baina, arabar lurralde ia osoa landatarra da eta oso biztanle gutxi ditu; beraz, paisaiaren kalitatea handia da eta oso enklabe natural interesgarriak ditu, batzuk babestuak eta beste zenbait babespena lortzeko bidean, hala nola Valderejo, Gorbeia, Entzia, Izki ...
A rabako hiriburua izanik, eta 1980az geroztik Euskal Autonomi Erkidegokoa ere bai, Gasteiz euskal erakunde ofizial nagusien egoitza da, hala nola Eusko Jaurlaritzarena eta Legebiltzarrarena. Gasteizek Erdi Arotik garrantzi nabaria izan du, eta antzinako nagusitasun hori bistakoa da ondo zaindutako eta kultur ondasun izendatutako hirigune historikoan.
A zken hamarkadetan, 214.000tik gora biztanle dituen hiri honek hazkunde izugarria izan du, baina Euskal Herriko beste leku batzuetan ez bezala, horrek ez du bertako hirigintzaren kalitatea alferrik galdu. Gasteizen azken aroko garapenak ingurunearekiko arreta izan du ezaugarri, era gaur egun bizi-kalitate handia duen hiria da, ez baitira alferrik izan jaso dituen nazioarteko sari ugariak; sari hauen arrazoia aise antzeman dezake bisitariak, nola birgaitutako alde historikoetan hala hiriak dituen parke, lorategi, pasealeku eta ekipamendu kolektibo ugarietan.
Erlazionatutako estekak:
Euskadi atsegin handiz
Iturria: Lehendakaritza-Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
|