Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/04/16
Ezaugarri anitzeko herria, herri anitza

Lurraren alde epelean kokaturik, klima-egoera bikaina du Euskadik, urtaro artean alde handirik gabe. Klima epelarekin batera, itsasoaren kemenak, herriek, mendiek eta landaretza hostotsuak bazter eta txoko ederren herri bihurtzen dute Euskadi.

Gure lurraldea Pirinioetako mendebaldeko luzapen modura egituratuta dago, Pirinioak baitira gure inguruko bizkarezurra: Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeak bi giza esparru oso ezberdinetan banatzen dituena. Mendi-giro horretan, euri ezti batek busti egiten du gure lur emankorra.

Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko iparraldea dugu: Kantauri itsasora doazen urek zeharkatzen duten lur-zerrenda estua. Itsasbazter horren ekialdeko aldeak Bizkaiko Golkoa du izena. Lurralde horretan, alegia, itsasoaren eta gizakien arteko harreman estuen agertoki den horretan, hirigune handiak sortu dira, bai eta hiriko, industriako eta merkataritzako jarduera dinamikoak gauzatu ere.

Eta bestetik, hegoaldea, mugarritzat Ebro ibaia duena: inguru honetako urek, eremu zabal-zabalen emankortasuna ziurtatu ondoren, Ebrora jotzen dute. Alde horretan, hirigintza-lan urriagoa egin delarik, neurri ezberdineko herrietan bildutako bizimodua da nagusi, beti ere, nekazaritzari lotuta.

 Euskadik, bere usadio eta eskubideen babespean, konfederazio-egitura du. Hiru lurralde historikok osatzen dute bertako autonomia-erkidegoa: Araba , Bizkaia eta Gipuzkoa . Lurralde historiko bakoitzak bere administrazioa, foru-aldundia, eta legegintza-organoa. Batzar Nagusiak ditu. Lurralde historikoetako hiriburuak honako hauek dira: Gasteiz , Bilbao eta Donostia  . E uskal herritarren kopurua 2 milioitik gorakoa da; hortaz, 300 bat biztanle du kilometro karratuko, Europako Erkidegoko batez besteko dentsitatea baino handiagoa. Biztanle gehienak iparraldeko hirigune handietan bizi dira.

Erlazionatutako estekak:

Euskadi atsegin handiz

 

Iturria: Lehendakaritza-Komunikaziorako Idazkarritza Nagusia