Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskadiko Administrazio Orokorreko herri-zorra


Eusko Jaurlaritzaren zorpetze-politikak zenbait printzipio orokor izan ditu gidari. Labur bilduta, hauexek dira: merkatuak ugaritzea, zorpetze-kostua txikitzea, zorpetzearekin batera ekonomi politikako ekintzak burutzea eta baloreen bigarren mailako merkatuen (Bilboko Burtsa batez ere) eraginkortasuna gehitzea.

Orain arte dibisetan egin diren lau jaulkipenek sendotu egin dute Euskal Autonomia Erkidegoak finantza-merkatuetan zeukan kaudimen-irudia. Irudi horren arrazoia bilatzen hasita, hauxe izan zitekeen: gure erkidegoak ratin handiak (eragiketa horietako bakoitzeko jesapenak itzultzeko gaitasunari buruzko kalifikazioak) jaso ditu arlo horretako enpresa nagusienetatik, alegia, Standard & Poor's -etik, Fitch -etik eta Moodiy's -etik. Rating hauek, "AAA", "AAA" eta "Aaa", hurrenez hurren, onenen artean daude Autonomia Erkidego guztiei begira.

Eusko Jaurlaritzaren Epe Ertaineko Ekonomi Planak herri-defizitari eta zorpetzeari buruz jasotzen dituen aurreikuspenak ondo bete dira eta, gainera, plan horretan ezarritako emaitzak baino hobeagoak lortu ere bai; aurreikuspen horiek, Elkarganatzeko Planaren barruan, beren baitan jasotzen zuten aldagai horietarako Administrazio Zentralarekin itundutako bidea.

Euskadiren zorpeketak Barne Produktu Gordinean (BPGn) daukan eraginari dagokionez, Euskadi zorpeketa erlatibo txikiena duen autonomia-erkidegoa da estatuan.

Azken eguneratzea: 2007/05/30