Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Bestelako finantza-tresnak


bolsaEuskadik zenbait finantza-tresna ditu, eta horien bidez, eguneratzeko laguntza eman nahi die enpresa txiki eta ertainei. Tresna horien artean, aipatzekoak dira arrisku-domua, garapen-kapitala, elkarrekiko bermea eta partaidetzazko kredituak. Era berean, oso kontuan hartu behar dira Eusko Jaurlaritzako sailek eta Euskadin diharduten finantza-erakundeek finantza-lankidetzarako sinatutako sektoreko hitzarmenak, hobaridun finantziazioa eskaintzen dietelako sektore guztietako enpresei eta partikularrei.

Arrisku-domuko baltzuek 60,10 milioi eurotik gorako fondoak dituzte enpresa-egitasmoak finantzatzeko. Hona hemen baltzu aipagarrienak: Euskadiko Arrisku-Domuaren Eraentza, S.A., Seed Capìtal de Bizkaia S.A., Talde S.A. eta Hazibide.

Garapen-kapitaleko baltzuei dagokienez, baltzu bakarra dago, Socade S.A.: era aktiboan hartzen du parte enpresa ertainak garatzen eta bultzatzen; horretarako, finantza-babesak eskaintzen ditu eta laguntzak ematen ditu Euskadirako estrategikoak diren inbertsioetan.

Horrez gain, Euskadin dago Estatuko elkarrekiko berme-baltzurik garrantzitsuena,  Elkargi S.G.R.   Izan ere, zortzi milatik gora enpresa bazkide ditu. Era berean, 1997. urtean EBS berria jarri zen abian, OINARRI. Batez ere, gizarte ekonomiaren sektorea du helburu: kooperatibak eta lan sozietate anonimoak, mila bazkide baino gehiagorekin.

Ezin da ahaztu, bestalde, Luzaro S.A., hau da, Euskadin ezarrita dauden ETEei partaidetzazko kredituak ematen dizkien Estatuko baltzu bakarra. Ekintza publikorako gehien erabiltzen den piezetakoa da eta epe luzeko zein korritu txikiko maileguak eskuratzeko aukera ematen die enpresariei.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/05/30