Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/02/08
Euskadiko ekonomia

 

Euskadiko ekonomia ikaragarri hazi da azken hamarkadan. Hori dela eta, 1990. urtean per capita BPG %89,6koa bazen ere, %129,9koa izan da 2006. urtean. Beraz, erosteko ahalmenaren berdintasunari dagokionez, Euskadi errenta handieneko lau herrialdeen artean dago Europako Batasunean.

Sendotasun ekonomiko horren arrazoien artean, industria eta eraikuntzak Euskadin duen zeresan handia nabarmendu beharra dago, BPGren %38,90koa delako, 27-Europako Batasuneko herrialdeen batezbestekoa %26,41ekoa denean. Industriaren tradizioa ehun urtetik gorakoa denez, euskal industria lehiakorra da eta gero eta partaidetza handiagoa dauka kanpoko merkatuetan, Europakoan, batez ere. Eusko Jaurlaritzak industria-arloan garatutako politikak, inbertsiorako pizgarriek, kalitatea hobetzeko laguntzek, berrikuntzak eta teknologiak eragin zuzena izan dute gaur egungo lehiakortasun-mailen lorpenean.

 

Industria berezitu egin bada ere, euskal ekonomiak hirugarren sektorerantz jo du. Izan ere, lanean dauden biztanleen %64,64k dihardute sektore horretan, eta euskal BPGn duen zeresana %60,20koa da. Euskal finantza-sektorea sendoa izan da beti, eta Bilboko Burtsa dugu horren adierazgarri. Era berean, nabarmendu egin behar da enpresentzako zerbitzu aurreratuak azkar garatu direla, turismoak gora egin duela eta merkataritza eguneratu egin dela. Hain zuzen ere, Bilboko Nazioarteko Erakustazoka (BEC)  da horren adibide esanguratsua.

 

Garapen ekonomikoak ondorio onak izan ditu langabezia-tasan, 1999. urteaz geroztik bere joera beheranzkoa izan delako, harik eta 2007. urtean, batez beste, %3,3ekoa izan arte. Hori dela eta, tasa txikiena izan da azken hamarkadan eta Europako Batasuneko batez besteko parametroaren barruan. Jatorria enpresek euskal lurraldean egiten dituzten inbertsio handietan dago. Izan ere, 27-Europako Batasuneko handienetako bat da, EB-25ren 18,2ren aldean 25,7koa delako. Dena den, egia ere bada Euskadi prestatzen hasia dela, globalizazioaren ondorioz sortutako erronkei aurre egiteko. Hori dela eta, euskal instituzio publikoek eta erakunde pribatuek batera lan egingo dute, politika sozio-ekonomiko berri lehiakorragoa eta gizatiarragoa lortzeko ahaleginean.