Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/04/17
Gizarte Ekonomia: Kooperatibak eta Lan Sozietate Anonimoak

Ekonomia soziala duten enpresen jarduera nagusia eta lanposturik gehien erabiltzen duten arloak, hurrenez-hurren honako hauek dira: industria zerbitzuak, eraikuntza eta nekazaritza. Guztira:
- Jabekide eta enpresen gestiokideak: 53.852 euskal langile.
- Kooperatibak eta sozietate laboralak: 2.150 baino gehiago.

Euskal ekonomia sozialak Frantziak baino enplegu-maila handiagoa du eta zenbait eskualdetan formula hori da enpresarioek onartu dutena, batez ere, Gipuzkoan. Aipatzekoa da Mondragón Corporación Cooperativa  (MCC) erakundea, bera baita Euskadiko lehen enpresa-taldea eta Espainian arlo gehien hartzen dituena.

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa  da euskal kooperatiben bilgune. 581 enpresek eta sei federaziok osatzen dute eta, besteak beste, honako arlo hauek ukitzen ditu: lan elkartua, nekazaritza, kontsumoa, kreditoa, irakaskuntza eta garraioa. Denen artean 7.320 miloi € inguru fakturatzen dute. Konfederazio horrek Euskadiko kooperatibisten %95 jasotzen du bere baitan.

Lan Sozietate Anonimoei (LSA) dagokienez, ugariak dira Euskadin, industria-sektorean batez ere. Euskadiko Lan Sozietate Anonimoen Elkartea  (ASLE) osatzen duten 300 euskal enpresek 9.000 bazkide langileri ematen diete lana. Hori dela eta, Estatuko kopuru guztiaren %16 da, horrelako sozietateei dagokienez.

Iturria: Lehendakaritza - Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia

 



Erlazionatutako esteka
Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa