Atzerriko inbertsio gordina, ABEEak kenduta, areagotu egin zen 2007an eta 1.330 milioi eurotara iritsi zen (304 milioi euro 2006an); horrek Estatu espainiarreko guztizkoan (28.849 milioi euro) % 4,6 egiten du.
Euskal inbertsioak atzerrian
Bestalde, 2007ko euskal inbertsioak atzerrian, ABEEak kenduta, 28.167 milioi eurokoak izan ziren, aurreko urteko 2.551 milioi euroen aldean; eta egundoko igoera horrek Estatuko guztizkoan (80.252 milioi euro) % 35,1 egiten du.