Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ezagutu Euskadi
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Parke Teknologikoak eta industria-lurzorua
 

Euskal Autonomia Erkidegoan, bada gaur egun lau teknologia-parke  Parke Teknologiaren sarean. Parke horietako bakoitzak erakusten du eskualde bakoitzak zer gogo duen negozio-aukera berrietarako azpiegitura estrategikoak sortzeko. Azpiegiturarik modernoenak dituzte, eta ikerketa eta garapena eragiteko xedea dute, bai eta jarduera horren emaitzak tokiko enpresen artean zabaltzen direla ziurtatzekoa ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuen inguruan daude kokatuta, gertu-gertu, eta inguruetako enpresak eta ikerlariak erakartzen dituzte, zeinek bere eragin-eremuko enpresa eta ikerlariak, alegia.

Bizkaiko Teknologi Parkeak  - Bilbotik 12 kilometrora baino ez dago- 202 enpresa dauzka, gehienak elektronikaren, telekomunikazioen, ingurumenaren eta aeronautikaren eta bioteknologiaren arloetan dabiltzanak.

Arabako Teknologi Parkean -Gasteiztik hurbil dago- aeronautikaren eta energiaren arloetan egiten da lan, gehienbat, eta 104 enpresa dauka.
 
Donostiako Teknologi Elkartegian - Donostiatik gertu- kokatuta dauden enpresetan, ingurumenaren teknologien, telematikaren, material aurreratuen eta medikuntzan erabiltzeko teknolgien arloetan egiten dute lan, besteak beste eta 58 enpresa dauka.

2006ko urtarrilean sartuko da Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean Garaia Berrikuntza Poloa, balio erantsi handiko azpiegitura berri bat.


Industria-lurzorua

SPRILUR  da Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (SPRI) menpeko erakunde bat, eta enpresei industria-erabileretarako lurzoru publikoa eskuratzen laguntzea da bere xede nagusia.

Halaber, industria-lurzorua, beharrezko azpiegiturarekin, eskura egon dadin ziurtatzea du xede, era horretako lurzoruaren eskaintza ziurtatzea, alegia, espekulazioa gutxitu eta merkataritza-jarduera sustatze aldera.

 


Erlazionatutako estekak
Euskadiko Parke Teknologikoaren Sarea

 

Iturria: Lehendakaritza - Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia

Azken eguneratzea: 2008/06/11